Herri txikia izanik, bitxikeriaren bat edo beste gordetzen du haren historiak. XIX. mendeko bigarren erdi aldera, hainbat etorkinek jo zuten Bizkaira lan bila, meatzaritza eta industria puri-purian zeuden garaietan. Tartean, Pio Gonzalez zegoen, Leongo (Espainia) herri txiki bateko bizilaguna. Villaverde Turtziozera iritsi zen, eta bertako behitegi batean hasi zen lanean. Urte batzuen buruan, behitegi horretako jabearen alabarekin ezkondu zen. Handik, Sevillara (Andaluzia, Espainia) joan ziren bizitzera, aitaginarrebak zuen beste etxalde batean lan egitera. Dozenaka urte geroago, Felipe Gonzalez Marquez jaio zen, 1982. eta 1996. urteen artean Espainiako Gobernuko presidente izan zena.