ELTZE HOTSAK MAILEGUAREN AURKA

Bakioko Udalak aldundiari eskatu dion bost milioi euroko maileguaren aurkako protesta egin zuten joan den domekan 200 lagun inguruk. Eltzeak eskuan, Bakiok bizi behar du leloa zuen pankartaren atzean egin zuten mailegu eskaera horren aurkako aldarrikapena bertaratutakoek. Mailegu horrek herriaren “egoera ekonomikoa hobetu baino okertu” egiten duela deritzote. Udalak zenbait proiektu jarri ditu mailegua ordaintzeko berme gisa. Herritarrak proiektu horien aurka daude.