Bodovalleko meatze multzoa Euskadiko Kultura Ondare da

Gallartako (Abanto-Zierbena) Bodovalleko meatze-multzoa 1993.urtean itxi zuten. Aire zabaleko meatzerik handiena izan zen eta itsas mailatik baxuen zegoena. Iaztik Euskadiko Kultura Ondare da, Jaurlaritzak monumentu multzo izendatu ostean. 700 metro da luze, 250 metro zabal eta 150 metroko sakon.