Bizkaiko meatzaritzari buruz hainbat argitalpen daude

Bizkaiko meatzaritzaren inguruko zenbait ikerketa egin dira, eta badaude gaian sakontzen duten liburuak. Gazteleraz euskaraz baino gehiago daude, baina euskaraz badira hainbat liburu interesgarri. Eneko Perezek esaterako, 2003an, Burdingintza Triano eta Galdamesko mendietan kaleratu zuen, eta, 2009an, Lehenengo meatze batailoia Bizkaiko meategietan. Urte berean, Rocio Garciak eta Rafael Ruzagak Emakumeak eta umeak Bizkaiko Meategietan argitaratu zuten. Rocio Abadek Migrazioak Bizkaiko Meatzaldean liburua aurkeztu zuen 2010ean. Fernando Pedro Perezek bi liburu ditu, Gallartako meatzari zaharra eta Azken emakume meatzaria, biak 2011n argitaratuta.