Bizkaiko enpresariek ezkor begiratzen diote 2013ari

BILBO. Bilboko Merkataritza Ganberak egindako inkestaren arabera, Bizkaiko enpresariek 2013 “txarra” aurreikusten dute. Nahiz eta 2012a baino hobea izatea espero duten, enpresarien %64k diote datorrena ez dela urte ona izango. Aurtengo urteari erreparatuz gero, iaz aurreikusi zuten baino txarragoa izan dela diote. Hala, enpresarien %68ren negozio kopurua jaitsi egin da.