Arratiako adinekoen etxea saritu du Osakidetzak

DIMA. Arratiako Mankomunitateko adinekoen etxeari saria eman dio Osakidetzak. Dimako egoitzan belaunaldien artean egiten dituzten topaketak direla-eta egin diote aitorpena. Hiru urte daramatzate topaketa horiekin. Askartza Claret ikastetxeko ikasleak eta egoitzako bertako adinekoak dira belaunaldi arteko elkartzeetako parte hartzaileak. Astean behin egiten dute jardueraren bat.