AZOKA. Bilbo Zaharreko Mariaren Bihotza plazak jai eguna izango du bihar. 10:00etatik 17:00etara azoka berezi bat izango dute. Bigarren eskuko produktuak eta eskulangileek egindakoak egongo dira salgai, 60 erakustokitan. Azoka girotzeko Jogurina Borova, DJak, SanFran abesbatza, trikitilariak eta txistulariak ibiliko dira. 12:30etik 14:00etara, gainera, zirku tailerra egongo da. Taloa erosteko aukera ere izango da.