Madariaga: “Ezin eragotzi da Bizkaian zebra muskuilua hedatzea”

Zebra muskuilua Bizkaiko uretan zabaltzea “ezin eragotzi” dela azaldu du Iosu Madariaga Ingurumen ahaldunak. Argi utzi nahi izan du, bestalde, gizakiarentzat ez dela kaltegarria.

2011z geroztik Urrunaga, Undurraga eta Mendikosolo urtegietan aurkitu dute espezie inbaditzaile hori, Madariagak gogora ekarri duenez. Hala ere, “erakundeek lan ezin hobea eginda ere, espezie horren areagotzea geldiezina” dela iritzi dio. Edonola ere, Arturo Aldekoa PPko bozeramaileak zebra muskuiluaren aurka egiteko estrategia bat eskatu dio foru aldundiari.