KONTSULTAK ANBULATORIOTIK BHZ-RA

Gernika-Lumon zabaldu dute jada Bereizmen Handiko Zentroa. Oraingoz, ordea, hasiera batean aurreikusitako zerbitzuen murrizketez gain, anbulatorioan orain arte ematen ziren espezialitateen kontsultak besterik ez dituzte jarri zentro berrian. Hainbat eragilek protestak egin zituzten eguaztenean, eraikin berriak ateak zabaldu zituenean. Inaugurazio ekitaldirik eta Osakidetzako ordezkaririk gabe zabaldu zuten, zenbait arduradunen gerturatzea aurreikusita zegoen arren.