CABACASEN AUZIAN JUSTIZIA ESKE

Iñigo Cabacas gaztea Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zenetik zortzi hilabete bete direla, haren lagunek eta senideek elkarretaratzea egin dute, gazteari omenaldia egiteko. Asteburuan egin zuten elkarretaratzean, “justizia” aldarrikatu zuten bertaratutakoek. Heriotza hura oraingoz argitu gabe ez dagoen honetan, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburu ohiak “zuhurtzia” eskatu dio Iñigo Lamarca arartekoari, eta gaineratu du afera hori ez dela haren eskumena .