Belatxikietako leizeak garbituko dituzte bihar

ESPELEOLOGIA. Euskal Espeleologoen Elkargoko kideek Belatxikieta inguruko kobazulo eta leizeen urteroko garbiketa egingo dute. Espeleologo zaletuei parte hartzeko deia egin diete. Euban jarri dute hitzordua, 09:00etan eta handik ibilgailuetan abiatuko dira gora. Hamaiketakoa ere izango da. Parte hartu gura dutenek izena eman behar dute: 659 232 122 edo 653 748 505 telefono zenbakietara deituta.