Irabazien %0,7 Caritasi emango diote Galdakaon

Gabonetako kanpainan hala eskatu duten Galdakaoko denda, taberna eta jatetxeek irabazten dutenaren %0,7 horko Caritasi emango diote aurten. Bezeroek kanpaina horretan parte hartzen ari direla jakin ahal izango dute, lokaletan hala baieztatzen duten kartelak izango dituztelako.