Enkarzineko sari nagusia, Haritz Zubilagarentzat

ZALLA. 31. Enkarzine nazioarteko film laburren lehiaketa Haritz Zubilaga bilbotarraren She’s lost control lanak irabazi du. Enkarterriko film labur onena, berriz, Sergio Martinez eta Maria Morenoren El regalo izan da. Bestetik, David Bernuesen Desentxufatuak lanak jaso du Lekeitioko 35. Euskal Zinema eta Bideo Bileraren sari nagusia. Zallan eta Lekeition, zapatuan egin ziren sari banaketak.