Bizkaiko merkatariek ez dute bihar zabaltzeko asmorik

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako merkatariek baimena dute abenduko hiru domekatan —16an, 23an eta 30ean— eta Andre Maria Sortzez Garbiaren festa egunean —bihar— irekitzeko. Hala ere, Bizkaikoek ez dute asmorik, ez dutelako “errentagarri” ikusi. Merkataritza gune handiak ere bihar itxita egongo dira.