Ander Oleagaren ‘Aller eta Ego’, Bilblogari sarietan blog pertsonal onena

Nontzeberri.com kultur atariak eta Bilboko Udalak euskarazko blogen Bilblogari lehiaketako irabazleak saritu dituzte. 31 parte hartzaile izan dira. Julen Gabiria eta Karmele Perez de Urraza epaimahaikideek Ander Oleaga Bengurriaren Alter eta ego blogari iritzi diote, blog pertsonalen artean onena. Honako helbidean ikus daiteke: http://alteretaego.wordpress.com.Alter eta Ego ez dakigu nortzuk diren, baina bata argazkilaria da, eta bestea idazlea, edo alderantziz. Litekeena da interes bikoitzeko pertsona bakarra izatea, baina, edozelan ere, argazkiak eta testuak ekartzen dizkigu blog honetan, begien eta zentzumenen gozagarri”, azaldu dute edukia.

Taldeko blog onena, berriz, Nerea eta Ane Soriano Sainz ahizpen Insitu aukeratu dute: http:iinssitu.blogspot.com.es. Hona bertan zer irakur eta ikus daitekeen: “Etxebizitza berritzeko gomendioak ematen dira, edo arkitektura eta interiorismoarekin erlazionaturiko bitxikeriak kontatu. Horrez gain, eraikin interesgarriak aurkezten dira. Egileak gai dira zinemara, animalien mundura, hirigintzara eta antzeko esparruetara ere heltzeko, beti ere, arkitekturan oinarrituta”.

Saioa Bacigualuperen Baratza Taldea. Deustuko Ortu Kooperatiboa blogak jaso du gai bati buruzko blogik onenari saria. (http://baratzataldea.blogspot.com). “Elikadura ekologikotik abiatuta, iraunkortasunarekin eta deshazkundearekin erlazionatutako hainbat gai jorratzen ditu”.