Uribe Kostan Berbatxango berria antolatu dute etziko

Aitxu, Egizu eta Berbots euskara taldeek Berbatxangoa antolatu dute domekarako. Eskualdeko euskaldunen arteko harremanak sendotzea izaten da ibilaldi horien helburua. Oraingoan Uribe Kostako dorretxeak ezagutuko dituzte, Unai Aurrekoetxearekin. Parte hartzeko, izena eman behar da elkarteotako batean.