Udalkutxa bidez ordaindu gura du Bilduk udal zorra

BAKIO. Bizkaiko Foru Aldundiak Bakioko Udalaren (EAJ) defizita Kutxabanki 5 milioiko mailegua eskatuta konpondu gura izatea salatu du Bilduk. Koalizioaren ustez, epe laburrerako konponbidea da hori. Udalkutxak udalak behar duen dirua aurreratzea proposatu dute eurek.