Getxoko Argia Ereiten saria San Nikolas ikastolarentzat

Duela bi urtetik, Getxoko Udalak Argia Ereiten saria banatzen du Euskararen Nazioarteko Egunean. Aurten, San Nikolas ikastola aukeratu du, laster 50 urte beteko dituelako. Herrian euskararen irakaskuntzan, normalizazioan eta hedatzean hainbeste urtetan egindako ekarpena nabarmendu gura dute.