BILBO. Berbaizu euskara elkarteak eta Prest! aldizkariak antolatuta, Kultura Outleta egiten ari dira Deustuan. Mullerrenea aretoan egon da zabalik, arratsaldez, herenegundik. Gaur itxiko dute. 20:30etik aurrera Ane Zabalak Berbaizu’s Subasta gidatuko du, Deustu aldeko artisten lanen enkantea. Jan-edana ere egongo da.