Egoitz Rodriguez eta Amaia Iturbide ere, Lauaxeta saridun

Bizkaiko Foru Aldundiak, Lauaxeta Ohorezko Sariaz gain, beste Lauaxeta sari bi banatuko ditu gaur eguerdiko ekitaldian estreinakoz: Lauaxeta Poesia Saria eta Lauaxeta Ikus-entzunezkoen Saria. Amaia Iturbidek jaso du poesia alorrekoa, Eszenatokietako aztarnak hasten direnean poemagatik. Epaimahaiak 34 lan aztertu ditu. Horietako asko maila handikoak direla nabarmendu dute, baina Iturbide saritzeko erabakia aho batez hartu dute.

Ikus-entzunezkoen arlokoa, berriz, Zerutik sua dator dokumentalagatik jaso du Egoitz Rodriguezek. Memoria historikoa landu behar zuten parte hartzaileek. Lau aurkeztu dira, eta 1936ko gerraren inguruko hori saritu dute.