Langile publikoen soldatak izozten ditu proiektuak

Foru aldundiko behargin publikoek ez dute soldata igoerarik izango. Halere, hamalau paga aurreikusi ditu aurrekontuak: udakoa eta Gabonetakoa ere bai. Aurten, ordea, ez dute abendukoa kobratuko. Dena den, ekainekoa urtarrilera aurreratzea aztertzen ari dira. Ez da inor kaleratuko, baina plazak amortizatuko dira.