Kupo bidez Espainiari ordaindu beharrekoak izango duen gorakada.

Datorren urtean aurten baino %81,2 gehiago ordainduko zaio Espainiari, kupo bidez. Zenbatekoa Espainiako Gobernuak diru sarreren inguruan egindako aurreikuspenaren arabera kalkulatzen da. Bizkaiko Foru Aldundiak, halere, ez du uste aurreikuspen horiek “inondik inora” beteko direnik, eta gerora gutxiago ordaindu beharko den esperantza daukate.

Eusko Jaurlaritzari, bestalde, %7,8 gutxiago ordainduko zaio, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluan adostutakoaren arabera. Jose Luis Bilbaok uste du Jaurlaritza berriak, osotara, 1.200 edo 1.500 milioi gutxiago izango dituela 2013an.