2.747. Urtebetean izandako tratu txarren kasuak, Bizkaian.

Andreen aurkako 2.747 tratu txar gertatu ziren iaz Bizkaian, 2010ean baino %17 gehiago, foru aldundiaren arabera. Domekan izango da Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguna, eta hitzorduaren harira, mobilizazio ugari egingo dira. Nagusia Bilbokoa izango da: manifestazioa abiatuko da 12:30ean Arriaga antzokitik.