%33. Bosgarren edukiontzia onartu duten Bizkaiko udalerriak.

Arratiakoak ez ezik, Txorierriko, Enkarterriko eta Ezkerraldeko mankomunitateek ere onartu dute hondakin organikoak biltzeko edukiontzia ezartzea. Baita Erandio, Berango, Urduliz, Sopela, Plentzia, Gorliz eta Lemoizko udalek ere. Bizkaiko udalerrien %33k onartu dute bosgarren edukiontzia jartzea. Edukiontziak jartzeko, 650.000 euroko laguntza banatu du foru aldundiak.