Zer da edo zeri esaten zaio argi kutsadura?

Gehiegizko argitasunak aldatu egiten du gauak berezko duen argitasun maila. Hiriguneetan izarrak ikustea galarazteraino hazi den gehiegizko argitasunak ekarri du argi kutsadura. Argi artifizialak eragiten dituen ondorio kaltegarri guztien baturatzat har daiteke. Argi kutsaduraren eragin aipagarrienetako bat gauez zeruan nabaritu daitekeen argi distira areagotzea da. Argiztapen sistema publikoen diseinu desegoki eta ez eraginkorraren ondorio da hori. Urritu egiten da, beraz, gauak berezko duen argitasuna, eta, apurka, galdu egiten da izarrek eta beste astroek sortutako argia. Ondorio kaltegarriak ditu, gainera, osasunarentzat eta ekosistemen erritmo biologikoei eragin diezaieke.