Distira handiko eremuak gutxitu egin behar dira

Lau eremu bereizten ditu, erabili beharreko argiztapen motari dagokionez, 1890/2008 errege dekretuak:ingurune edo paisaia ilunak dituzten eremuak; distira edo argiztapen apalekoak; distira ertainekoak eta distira edo argiztapen handikoak. Ekologistak Martxan elkartearen aburuz, laugarren eremu hori Bilbo osoan nagusi da. “Bizkaiko herri handienak ere eremu horretan sartzen dira dagoen kutsadurari dagokionez”, esan du Xabier Abianek. “Laugarren eremu hori zabalduegi” dagoela deritzo, eta uste du “beste hiru eremuak hedatu” egin behar direla. Alemaniako adibidea aipatu du. Ekonomia aldetik askoz aberatsagoa izanik ere energiari dagokionez zuhurrak direla dio.