BELDURRIK EZ INDARKERIA MATXISTARI

Musika, dantza eta parte hartzeak bat egin zuten joan den zapatuan herritarrek indarkeria sexistaren aurka daudela erakusteko ekitaldi berezi batean. Flashmob bat antolatu zuten horretarako Beldur barik kanpainaren barruan. Lady Gaga artista amerikarraren Telephone abestiaren doinuen erritmora dantzan, hainbat lagunek bete zuten Plaza Barria. Ekitaldi horretarako propio prestatutako koreografia dantzatu zuten. Donostian eta Gasteizen ere egin zuten.