Hiru foru errepide hobetzeko, 315.000 euro

GIZARTEA. Etxebarria, Turtzioz eta Munitibar udalerrietatik igarotzen diren hiru errepidetako segurtasuna hobetzeko, 315.000 euro inbertituko ditu Bizkaiko Foru Aldundiak. Herri horietako udalekin hitzarmen batzuk sinatu dituzte. Bidegurutze batean lanak egingo dituzte, errepide batean itzulbide bat egingo dute, eta beste batean, mendoitzak egonkortu.