Bizkaiko Sare Probintzialaren aurretik sei enpresa zeuden

XX. mendearen hasieran, Bizkaiko Sare Probintziala sortu aurretik, sei telefono konpainiak eskaintzen zuten telefono zerbitzua. Denak Compañia Peninsular de Telefonos enpresak kudeatzen zituen. Telefonoa leku gutxitan bazegoen ere, zeukatenek konpainia hauetako batekin zuten kontratua: Sociedad Orduña y Compañia, Sociedad Anonima Red Telefonica de Bilbao, Linea entre Valmaseda y Ortuella, Linea entre Bilbao y Galdacano, Sociedad Vasco Montañesa eta Sociedad de Telefonia Privada de San Sebastian. Azken hori zen guztietan handiena. 1903an sortu zen —berrienetakoa zen—, eta egoitza nagusia Donostian bazuen ere, Bilbon eta Espainiako zenbait lekutan izan zituen bulegoak.