KANPOKO AGINDURIK EZ BETETZEKO

Bilboko Udalean ordezkaritza duten sindikatu guztiek deituta, udal beharginek elkarretaratzea egin zuten herenegun. Bilboko Udalari udal autonomia babesteko erabakiak hartzeko eskaera egin zieten. Izan ere, sindikatuok diote Bilboko Udalaren egoera ona “aurreikuspenean eta gauzak ondo egitean” oinarritzen dela. Hala, Espainiako Gobernuaren murrizketak ez onartzeko eskatu diote alkateari. Gainera, ohartarazi dute krisia ez duela “euskal langileriak” sortu.