LEMOA. Cementos Lemona enpresako langile batzordeak —ELA eta LAB sindikatuek osatzen dute— lege iruzurtzat jo du Portland Valderivas taldeko langile kopurua gutxitzeko sinatutako akordioa. Cementos Lemona talde horren barruan dago. ELAk eta LABek salatzen duten lana erregulatzeko espediente akordioa CCOOk, UGTk eta USOk sinatu zuten astelehenean. Lemoako lantegiko 34 beharginengan du eragina.