BIZKAIKO ERREGOSI ONENAREN BILA

Domekan bukatu ziren Lemoizen San Tomas jaiak. Bezperan, zapatuz, Bizkaiko Sukalki Txapelketa jokatu zen, portu inguruan. Aurtengoa norgehiagokaren 10. ekitaldia izan zen. Eguraldiak lar lagundu ez zuen arren, herrialde historiko osoko ehun kazola aurkeztu ziren, zeinek erregosirik onenaren sukaldariari dagokion txapela irabazi. Hala ere, gehientsuenak Uribe Kostakoak eta Mungialdekoak izan ziren, bi eskualdeotan baitago halakoetako zaletasun handiena.