Bizkaibuseko kioskoek Barik salduko dute

BILBO. Itziar Garamendi Lan Publiko eta Garraioko foru ahaldunak esan du Bizkaibus eta Bilbobuseko kioskoetan, aurki, Barik txartelak salduko dituztela eta txartelok kargatzeko aukera ere izango dela. Batzar nagusietan azaldu du zergatik kendu duten Derioko Bizkaibuseko kioskoa. Orduko hiru txartel baino ez zituela saltzen argudiatu du.