Espekulatzaileen aurka

Ezker Batuak “murrizketak bertan behera uzteko aukera” modura aurkeztu du bere burua. Bizkaiko zerrendaburu Raquel Modubarren hitzetan, domekan euren alde bozkatuz, “esplotatzaile, espekulatzaile eta eskularru zuriko lapurren aurkako botoa” emango da. Errepublika federalaren alde ere agertu da.