Abertzaletasunari aurre

“Abertzaletasunari aurre egiten dion alderdi bakarra” direla ohartarazi du UPDko Bizkaiko zerrendaburu Javier Gabilondok, “PP eta PSE-EE haien dialektikan sartuta” daudelako. Kontzertu Ekonomikoa kentzeko eskaera egin du, eta autonomia erkidegoek eskumenak estatuari itzuli beharko lizkieketela dio.