Urriko leheneno igandearekin batera iritsi zen Elorriora errebonbilloen erakustaldia. Alardeaz gozatzeko prest zeuden ehunka lagunek kaleak hartu zituzten, eguraldia lagun zutela. Ohiturari jarraituz, herriko hamabost gaztek kalean desfilatu zuten euren kapitainaren agindupean, txistularien doinuei jarraituz. Gerraren bat gertatzeko arriskuaren aurrean tropak eta armak ikuskatzeko antzinako lana gogorarazi zuten, Arrosarioko Amaren omenezko jaialdian.