Aisialdiko ortuen kultura zabala dago Europan

Aisialdirako ortuak aspalditik erabiltzen dira beste herrialde batzuetan. Parisen, esate baterako, etxeak eraitsi ostean hutsik geratzen diren lekuak jarduera horretarako soilik erabiltzeko aukera ematen du bertako udalak, eraikin berria egin arte. Euskal Herrian, Iruñean, 30 urtetik gora daramatzate martxan.