560 EHULE HARI ARTEAN JOSITA

Egun handia izan zuten joan den domekan hariak erabilita era guztietako lanak egitea gustuko duten ehuleek. Ehuleen Santurtziko XII. kontzentrazioa antolatu zuten egun horretarako Labores Angela establezimenduak, Santurtziko denden elkarteak eta udaleko merkataritza sailak. Euskal Herritik kanpoko ehuleak ere elkartu ziren Santurtziko Gernika plazan. Guztira, hariak maneiatzen dituzten 560 lagun aritu ziren goiz osoan euren lanak prestatzen.