NACHVILLE PUSSY-REN DOINUAK, ZUZENEAN

Rock doinuz bustiko dira Bilboko Kafe Antzokiko agertokia eta horma barruak datorren domekan. AEBetako Nachville Pussy taldearen kontzertua izango da, hain zuzen, etzi. Amerikako taldeak ohikoa duen zuzeneko ikusgarriaz gozatzeko aukera izango dute 20:30erako bertaratzen direnek. Ez da domekan ikusi ahalko den musika talde bakarra izango. Haiekin batera, Bob Wayne & The Outlaw Carnies taldeak ere ikuskizuna eskainiko du taula berean. Sarrerak gaur eros daitezke, 09:30etik 19:30era, edo bihar, 12:00etatik 19:30era. Aurretiaz erosita, 15 euro balio dute. Etzi, txarteldegian hartzen dituenak 18 euro ordainduko du.