Euskal Herrian araututa dago bilketa, Bizkaian izan ezik

Bizkaiko Foru Aldundiak oraindik ez du perretxiko bilketaren araudirik onartu. Baina Euskal Herriko gainontzeko herrialde guztietan bada bete beharreko baldintzarik. Zorrotzena Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan daukate. Ipar Euskal Herriko hiru herrialdeetan debekatuta dago, lursailek jabea dutelako. Hala ere, arauak berak dio egunean bost kilo biltzea zilegi dela.

Gipuzkoan, bilketa askea da, natur parkeetan izan ezik: Aiako Harrian, Pagoetan, Aratz-Aizkorrin eta Aralarren mugatuta dago. Araban, bi kilo bil daitezke egunean. Amurriok eta Trebiñuk araudi berezia daukate. Nafarroan, kanpotarrek bost euro ordaindu behar dute, eta zortzi kilo baino ezin dituzte bildu.