BAKIO. Bizkaiko Ur Partzuergoak Bakion egindako azken kobraketan hainbat akats egon dira. Hanka sartzeoi lotuta ia 170 kexa izan direla adierazi du Bilduren udal taldeak. Ur Partzuergoak onartu du akatsa, eta erabiltzaileei dirua berehala itzuliko dietela iragarri du. Fakturak ondo begiratzeko aholkatu du, badaezpada, koalizioak.