GIZARTEA. Hainbat pertsona tartean hartzen dituzten borrokaldiak areagotu egin dira Bizkaian, Espainiako Fiskaltza Nagusiak 2011ko memorian jaso duenez. Era horretako borrokak establezimendu publikoen barruan edo horietatik ateratzean gertatu ohi direla dio. Protagonistak, oraingoz, ez dira antolatutako taldeetako kide. Guztira, iaz, kasu horiengatik 49 diligentzia zabaldu zituzten herrialde historikoan.