LURRAK ITSASOARI HARTU DIO LEKUA

Ilargia eguzkiarekin eta lurrarekin lerrokatzeak sortutako indarrak lurrak itsasoari ohi baino leku gehiago hartzea eragin du egunotan: marea bizien fenomenoa besterik ez da, naturak uzten dituen irudi ikusgarri horietako bat, hain zuzen. Kostaldeko hainbat lekutan izan zen, joan den martitzen eguerdian, goikoaren antzeko irudiak ikusteko aukera. Egun eta ordu hori, 12:00ak aldera zen itsasoko urak behereen joan ziren unea. Irudikoa Gorlizko badia da.