Gazteentzako topaleku izan nahi du Bilborockek

BILBO. Bilborock aretoak zerbitzu gehiago eskainiko ditu, eta ordutegia ere zabaldu egin du. Gazteen topaleku bihurtuko da areto nagusia, besteak beste, liburuak trukatu edota lagunekin elkartzeko. Lana bilatzen irakasteko tailerrak, hizkuntza lantzekoak… ere izango dira. Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 22:00etara egongo da zabalik, eta, larunbatean, 10:00etatik 14:00etara.