Gazte eta emakumeen taldeak, zerumugan

Datorren denboraldian gazteen eta emakumeen taldeak martxan jarri nahi dituzte San Frantziskoko futbol taldeko agintariek. Presidenteordearen ustez, “premiazkoa” da gazteen taldea izatea. Presidentea ere iritzi berekoa da: “Jarraikortasuna bermatzea beharrezkoa da. Harrobia oso garrantzitsua da, hori Bilbon beste inon baino hobeto dakigu”. Gazteak “etorkizuna” direla gaineratu du Ferreirak. “Norabide zuzena erakutsi behar zaie. Kalean hainbeste denbora egon beharrean, kirola egingo dute”. Emakumezkoen taldea egitea ere “oso garrantzitsua” dela uste du. “Neskek ere aukera izan behar dute. Gainera, Bilboko emakumezkoen lehen futbol taldea gure auzoan sortu zen”.