Auzoko jaietan, txapelketa eta txosna

San Frantzisko futbol taldearen proiektua martxan jarri zenetik, auzoarekin lotura estutzea izan da sortzaileen helburu nagusia. Bada, datorren urriaren 5, 6 eta 7an San Frantziskoko jaiak izango dira, eta klubak hainbat ekimen antolatzeko arpobetxatu du aukera. Hasteko, lau taldez osatutako futbol txapelketa egingo dute Errekaldeko kiroldegian. Presidenteak jakinarazi duenez, finalerdiak larunbatean izango dira, eta finala igande goizean. Lehiaketan parte hartuko duten taldeak Solokoetxe, Moraza B, Padura B eta San Frantzisko izango dira. Horrez gain, herri bazkaria ere antolatuko dutela azaldu du Alexander Ferreirak, klubari laguntza eman nahi dion jendeak aukera eduki dezan. Azkenik, txosna jarriko du klubak, jaietan zehar dirua biltzeko asmoz. “Jai batzordekoekin hitz egin dugu, eta esan digute ez dagoela inolako arazorik”. Hemendik aurrera, txandak antolatzea zailena izango dela aitortu du. Hala ere, jokalariek parte hartuko duten itxaropena dauka. “Auzoko jaiak dira, eta asko auzokoak dira; beraz, uste dut eurek ere txosnarekin konpromisoa hartzea lortuko dugula”.