Kaleko musikariak Leioan, Erandion eta Basaurin

KULTURA. Musikale Kaleko Musikarien XII. Nazioarteko Topaketak egingo dituzte barikutik domekara bitartean Basaurin, Erandion eta Leioan. 11 taldek parte hartuko dute topaketotan. Italiatik, Euskal Herritik, Herrialde Katalanetatik, Kantabriatik (Espainia)… etorritako artisten bidez, hainbat kultura eta estilo ikusteko aukera izango da Basauriko Social antzokian eta oinezkoentzako eremuetan, Altxaga eta Astrabuduan eta Leioako plaza eta kaleetan.