Espero baino auzo eskola gehiago eraiki zituzten

Bizkaiko Diputazioak egindako lehen kalkuluen arabera, herrialde historiko osoan ehun auzo eskola inguru eraikiko ziren; horrekin beteko ziren beharrizanak. Halere, arrakasta ikusita, eta herrietako auzoetan sortutako izugarrizko eskaria ikusita, 130etik gora eraiki zituzten azkenerako.