Auzo eskoletako irakasle asko zigortu egin zituzten

Frankismoarekin, aldaketak iritsi ziren eskola horietara. Euskara desagertu, eta irakaskuntza nazionala deitutakoa ezarri zen. Baina 1936ko gerraren ondorenak ez ziren garai onak izan irakasleentzat ere. Horietako asko zigortu egin zituzten abertzaleak izateagatik edo, behintzat, erregimenaren aldekoak ez izateagatik. Gerran zein gerra ostean jazarpen handia pairatu zuten. Irakasle euskaldunak ziren, eta horrek susmagarri bihurtzen zituen. Horietako batzuk atxilotu egin zituzten, eta erregimenaren alde zin egin behar izan zuten guztiek. Hala ere, Falangeak ikertu egiten zituen, eta Errepublikaren aldeko alderdiei botoa eman zietela edo batzar batean egon zirela uste izanez gero, hil egin zituzten.