Interesak barne, Eusko Jaurlaritzak 8.000 euro inguru itzuli beharko dizkio salaketa ipini zuten Bermeoko portu zaharreko 104 erabiltzaileetako bakoitzari. Alabaina, guztira 450 erabiltzaile daude Bermeoko portuan, eta gerta liteke epaiak jurisprudentzia sortzea eta dirua denei itzuli behar izatea, salaketa jarri izana kontuan izan gabe.